Zambra inguruan kamioientzako hamar aparkaleku berri esleituko ditu Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa

Zambra eraikina eraitsita zabaldu den eremuan kamioientzako hamar aparkaleku berri eskainiko ditu Lesakako Udalak.

Lesakako Udalak Otsango industrialdeko Zambra inguruan, kamioiak aparkatzeko eremua handitu du eta kamioiendako bertze hamar aparkaleku sortu eta esleitu ditu, bando bidez jakinarazi duenez. Esleipenean interesa duenak Lesakako udal bulegoetan aurkez dezake bere eskabidea, urriaren 8ko 15:00 baino lehen.

Eskabideak urriaren 8ra arte aurkez daitezke udal bulegoetan

Plaza bakoitzaren esleipena erabilera hori arautzen duen ordenantzaren (2016ko urtarrilaren 12ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean) arabera eginen da. Informazio gehiago nahi izanez gero, udal bulegoetan kontsultatu daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun