Gaia «hobeki lantzeko» erabaki du gibelatzea. Hala, urriaren 26an, astelehena, izanen da, Igantziko Baratzondo Elkartean, 19:00etan.
Foroa Irati Odriozola UEMAko teknikariak gidatuko du. Euskara Zerbitzuak esplikatu duenez, «garrantzitsua da Bortzirietako mota guzietako eragileek parte hartzea, euskara indarberritzeko bakoitzak hartzen ahal dituen konpromisoak elkarrekin lantzeko».
Joan behar dutenek aitzinetik hala jakinarazi beharko dute, euskara@bortziriak.eus helbidera edo Whatsappez 680 65 06 50 zenbakira eskribituta. Bertzela, herriko euskara zinegotziari ere erraten ahal da.