2026-2027 ikasturterako 8 eta 13 urte arteko neska-mutikoei zuzendutako antzerki ikastaroa antolatu du Lesakako Udalak. Urriaren 7an hasita ekainera bitarte eginen dute, asteazkenetan 15:30etik 17:00etara Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan. Izen ematea irailaren 23tik 30era egin daiteke, 690 23 00 31 telefonoan edo kultura@lesaka.eus helbide elektronikoan.
Hiruhileko 30 euro ordaindu beharko da. Ikastaroa egin ahal izateko guttieneko taldea 10-12 lagunekoa izanen da eta gehienez 16koa.