Etxalarko eta Sarako usazaleek antolatua, bi herrien arteko hitzarmena berretsiko da, bertze zenbait ekitaldirekin batera
Ohiko moduan, makila egite erakustaldia eta tresna zaharren erakusketa izanen dituzte goiz osoan. 10:30ean Bote Luze partida jokatuko dute. 11:30ean XI. Munduko Makila (karrote) botatze txapelketa eginen dute. Nahi duenarentzat makila botatzea probatzeko aukera ere eskainiko dute. Makila (paleta edo karrotea ere erraten zaiona), usazaleen lanerako tresna da. 12:30ean Sarako eta Etxalarko alkateek 2011ko irailaren 4ko Hitzarmenaren sinadura berrestea eginen dute. 14:00etan bazkaria izanen dute Lizarietako zelaian; zirietan erretako aratxe haragia, Beñat Mitxelena musikariak lagundurik.