Bi autobus izanen dira. Autobus batek Lesaka, Etxalar eta Igantzi lotuko ditu, eta bertze bat Arantzatik Igantzira joanen da, eta ondotik, Beratik Igantzira.
Lesaka-Etxalar-Igantzi
Lesakako suhiltzaileen parketik 21:00etan eta 22:30ean aterako da autobusa, eta handik Etxalarrera joanen da. 21:15ean eta 22:45ean Etxalarko Landaburuan eginen du geldialdia eta handik Igantzira joanen da. Garai bateko bakailao fabrikan geldituko da. Igantzitik bueltatzeko autobusa 04:00etan, 05:15ean eta 06:30ean aterako da.
Arantza-Igantzi
Arantzako aparkalekutik 22:00etan eta 23:45ean aterako da Igantzira joanen den autobusa, eta bueltako autobusa 03:00etan, 04:15ean eta 05:30ean aterako da Igantzitik.
Bera-Igantzi
Beratik Igantzira joanen den autobusa, berriz, 23:00etan eta 00:30ean Toki Onako aparkalekutik aterako da eta bidean, Agerran geldialdia eginen du. Bueltako autobusa, berriz, 03:30ean, 04:45ean eta 06:00etan aterako da.
Joan-etorria bortz euro ordaindu beharko da eta Bortzirietako Gizarte Zerbitzuek oroitarazi dute, «adin ttikikoek zerbitzua erabiliz gero, gertatzen ahal diren bizipenen arduradunak gurasoak» izanen direla, eta horrez gain, «autobus barrenean, ez inon, ez dutela errespetatu faltarik onartuko».