Agintaldia baloratzeko eta 2027ko hauteskundeei begira batzarra eginen du Lesakako EH Bilduk

Ttipi-Ttapa

Arrano Elkartean eginen du Lesakako EH Bilduk batzarra larunbat goizean.

«Ikasturte berrian bete-betean sartu gara dagoeneko» eta horregatik, Lesakako EH Bilduren batzarra eginen dute Arrano Elkartean, irailaren 26an, larunbatean, 11:00etan hasita. Mahai politikoak egin duen agintaldiaren balorazioa hurbiltzen direnekin partekatzeaz gain, 2027ko maiatzean eginen diren hauteskundeen inguruan ere solastatuko dira, norberak ekar ditzakeen gaiekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun