Gure Txokoak antolatutako Dantza Eguna larunbat honetan Beran

Ttipi-Ttapa

Goizean hasita, egun osoko egitaraua antolatu du dantza taldeak.

Orain dantza taldearen parte direnak edota lehen izan direnak, eta baita dantza taldearen inguruan ibilitako musikari, familia, lagun eta laguntzaileak ere elkartuko dira larunbat honetan, irailak 26, Berako herriari eskerrak emateko helburuarekin. Goizean hasita, egun osoko egitaraua antolatu du dantza taldeak.

Oraingo dantzariek eta dantzari ohiek parte hartuko duten emanaldiarekin hasiko dute eguna herriko etxeko plazan 11:30ean. Ondotik, 12:30ean, mutxikoak izanen dira.

14:00etan, bazkaria izanen dute Toki Onako estalpean eta segidan, bingo musikatua, jokoak eta txikienendako marrazkiak izanen dira han bertan.

Arratsaldean, ostatua irekiko dute eta Baratxuri Beltzak taldearen erromeriarekin dantzaldia izanen dute 18:00etatik 20:00etara. 21:00etan Skapaie Elektrotxaranga ibiliko da karrikan, 23:00ak arte. 

Antolatzaileek parte hartzeko gonbita zabaltzeaz gain, dantza taldearen kamiseta zahar eta berriak janzteko eskatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun