Arantza Hotelean urteak daramatzate jasangarritasunaren alde lanean, hoteleko arduradunen hitzetan, «energia eraginkortasunaren, energia berriztagarrien, uraren kudeaketa arduratsuaren, hondakinen murrizketaren eta tokiko ekoizle ekologikoen aldeko apustua eginez». Lehen ere hartu izan dituzte ziurtagiriak. 2023an adibidez, Europako Batasunak emandako Ecolabel ziurtagiria lortu zuten. Gainera, Europako ingurumen ziurtagiri hori lotu zuen Iberiar Penintsulako bortz izarreko lehenbiziko hotela izan zen.
Ez hori bakarrik. Jasangarritasunaren arloan, bertze aitortza batzuk ere lortu izan dituzte: 2026an International Sustainability Award delakoa eta 2023an GrINN Award, Europako helduentzako hotel jasangarririk hoberenaren ziurtagiria, bost izarreko kategorian.
Eta orain, bertze pauso bat eman du Arantza Hotelak, karbono aztarnaren % 100 konpentsatuz. Berriki, Rebeca Esnaola kontseilaria bisitan izan dute hotelean, zoriontzeko.