Organo Musika Nafarroan zikloaren barrenean kontzertua iragarri dute Lesakan urrian

Ttipi-Ttapa

42. Organo Musika Nafarroan zikloaren aurkezpena egin zuten joan den astean Iruñean. Zortzi emanaldietako bat Lesakan eginen dute.

Lesakako Organozaleek antolatutako udazkeneko zikloaz aparte, Organo Musika Nafarroan zikloaren 42. edizioaren aurkezpena egin zuten joan den astean Iruñean eta Nafarroa osoan eginen diren zortzi kontzertuetako bat Lesakan eskainiko dute. Hain zuzen, Susana Garcia Lastra organo jotzailea ariko da urriaren 24an, larunbatean 19:30ean, San Martin elizan.

 

Susana Garcia Lastra organo jotzaileak eskainiko du kontzertua urriaren 24an

Beraz, musika zaleak eta organo zaleak, kontent, igandean izandako zine kontzertuaren ondotik, hilabetero hilabetero, organo kontzertu bat aditzeko aukera izanen baitute Lesakan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun