Irailaren 14an, Santa Krutz egunarekin eman zitzaien hasiera bestei eta irailaren 20an auzoa txukunduta bukatu dituzte aurtengoak Urritzokietako auzotarrek, Etxalarren. Eguraldi ederra lagun, ia 100 lagun elkartu ziren larunbateko Asauan eta umore ona eta besta giro sanoa ez ziren faltatu, meza, mus, toka eta partxis txapelketa, Baratxuri Beltzak taldearen musika, dantza eta jokoen artean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.