Bortzirietako Ernatu zikloa borobilduko dute ortzegun honetan Beran

Ttipi-Ttapa

Bortzirietako Ernatu zikloa irailaren 3an aurkeztu zuten Arantzan. 

Irailak 24an, ortzeguna, Garkoitz Goikoetxeak Esnatu ala hil hitzaldia eskainiko du Beran, 19:00etan, Beralandeta eraikinean. 

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Bortzirietako Euskara Zerbitzuak Bortzirietan antolatu duten Ernatu dinamikari amaiera emanen dion laugarren zita izanen da. Goikoetxeak, Iñaki Lurrebasoarekin batera idatzitako Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan liburua oinarritzat hartuta, gidatuko du hitzaldia. Euskararen inguruko ikerketaren ondorioak plazaratu eta epe ertainera aurreikusitako egoera zein den esplikatuko du.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun