Bestak 2026

[ARGAZKIAK] Giro ederra izan dute Berako Illekueta auzoko bestetan

Ttipi-Ttapa

Beran Illekueta auzoko bestak zituzten asteburuan. Auzoko nagusienek bota ohi dute txupinazoa eta aurten Juan Mari Adok izan du lehen suziri hori pizteko ardura, larunbat eguerdian, Konpaneko zubitik. Gainera, Ado beti ibili da Illekuetako bestetako argazkiak ateratzen eta hori ere eskertu nahi izan diote. Igande ilunabarrera arte, besta giro ederra izan dute auzoan. Erraldoien karrikabuelta, herri kirolak, auzo bazkaria, mus txapelketa, Bera kantari, meza, Gure Txokoa elkarteko dantzarien emanaldia... izan dituzte bi egunetan eta jende aunitz bildu da. Mus txapelketako finalean, Txelu Oiarzabalek eta Esti Berrueta suertatu ziren txapeldun, Juanjo Iratzokiri eta Jon Iratzokiri irabazita. Argazkiak: Arantza Agirre

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun