Egitarauari dagokionez, urriaren 10ean, larunbatean 12:00etan kalejira eginen dute herrian barna eta 14:00etan bazkaria izanen dute Alondegiko arkupetan. Musika kontuetarako Jalisco, Beñat Mitxelena eta Frantzisko Santxotena izanen dituzte eta bertsolariak ere ariko dira. Sariak zozketatuko dituzte. Menuan, urdaiazpiko kroketak, entsalada mistoa, zapoa baratxuri errefritoarekin eta okin erako patatekin, aratxe-masail gisatuak saltsan patata purearekin, etxeko torradak (torrijak), edaria, kafea era txupitoa izanen dute. Ilunabarrean, berriz, pintxoak emanen dituzte, Santxotenak alaituta.