Unax Arbelaitz Iguzkiagirre kirolari igantziarra Muay Thai edo thailandiar boxeoaren munduan dabil murgildurik. Abuztua Thailandian pasatu du gogor entrenatzen, Aimar Mitxelenarekin batera, eta konbate batzuk ere egin ditu han. Thailandiako Pattaya herrira joan ziren goi mailako gimnasio batera entrenatzera. Prest zela ikusita, Unax konbateetarako konbokatu zuten eta parte hartu ez ezik, baita KO batekin irabazi ere.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.