Irailaren 6tik 12ra Lituanian jokatutako txapelketan parte hartu zuen, beterano mailan, bertze 400 jokalarirekin batera
Gonzalezek aipatu digunez, «egunero bi partidu jolasten genituen bi herrialde ezberdinen aurka, bat goizez eta bestea arratsaldez. Antolatzaileek bi zelai prestatu zituzten guztira ginen 400 jokalarientzat». Zelaiak, politak baino zailtasun handikoak ziren eta bortz egunez egindako lehiaketan eguraldi baldintzak bikainak izan ziren (euririk ia ez eta haize gutxi). Iñaki Gonzalezek, Norvegia, Txekia, Australia, Polonia eta Ukraina herrialdeen aurka lehiatu zuen bai binakako nahiz banakako moduan. «Esperientzia zoragarria izan da horrelako zelai eta aurkari bikainen aurka jokatzea; gure talde barruan izandako elkarbizitza oso ona izan da eta gainera, turismo pixko bat egiteko aukera izan dugu ere» dio Baxi Basajaunako jokalariak.
Europa iparraldeko herriak (Norvegia, Danimarka, Letonia, etab.) eta AEB nagusitu dira dominak irabazteko postuetan. Iñaki Gonzalezek dioenez, «lehiatu aurretik, bagenekien aukera gutxi genituela honelako disko golf tradizio eta maila bikaina duten herrialdeen aurka, baina disfrutatzeko eta beraiengandik ikasteko aukera bezala planteatu genuen gure parte hartzea».
2027an Europako Herrialde Txapelketa jokatuko da eta 2028an hurrengo Munduko Herrialde txapelketa. «Polita izanen litzateke esperientzia hau errepikatzeko aukera izatea» dio Iñaki Gonzalezek. Hurrengo lau asteetan, hainbat disko golf txapelketa jokatuko dira; Santiago de Compostelan eta Bilbon Espainiako Kopakoak, eta Cadizen Espainiako txapelketa urriaren erdialdean.