Berako Eztegara pasealekuan asfaltatze lanak eginen dituzte ortzirale honetan

Ttipi-Ttapa

Berako Eztegara pasealekuan asfaltatze lanak eginen dituzte ortzirale goizean eta bide alternatiboak hartu beharko dira.

Berako Udalak bando bidez jakinarazi duenez, irailaren 18an, ortziralean 08:00etatik 13:00etara asfaltatze lanak eginen dituzte Eztegara pasealekuan, Euskaldunatik hasi eta kuarteleko biribilguneraino. Lan hauek trafikoan eragina izanen dute, errepidea itxi eginen baita, baina bide alternatiboak izanen dira.

 

08:00etatik 13:00etara eginen dituzte lanak Euskaldunatik kuarteleko biribilguneraino eta errepidea itxia egonen da tarte horretan

Bide alternatibo hauek izanen dira:
  • Altzateko norabidean: Euskaldunatik Kaxernara igo eta ikastolatik jautsi.
  • Altzatetik Irun-Iruñerako norantzan: Kanttonberri karrikatik, Legian barna, Foruen Plazaraino.

Eskola garraioak eta larrialdietako zerbitzuak pasatu ahal izanen dira Eztegara pasealekutik.

Berako Udalak eskerrak eman nahi ditu «pazientziagatik» eta eragozpenengatik barkamenak eskatu ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun