Igantziko bestetako aitzineko asteburuan egitarau zabala antolatuta

Ttipi-Ttapa

Musikaz, jatekoaz eta jostatzekoaz inguratuta Igantziko herritarrak asteburuan.

Urtero bezala igantziarrak besten aitzineko asteburuan hasiko dira egitarauarekin. Larunbat eta igande honetarako, irailak 19 eta 20, goizetik iluntze arte bestei gustua hartzen hasteko aukera izanen dute herritarrak. Jateko, jostatzeko eta lehiatzeko aukera San Migelak ailegatu aitzinetik. 

Irailak 19, larunbata

  • 9:00etan: gosaria Mukiegiko ehiztarien bordan.
  • 09:30ean: plater tiroa Mukiegiko ehiztarien bordan.
  • 12:00etan: herriko frontenis finalak. Gaztetxoak eta helduak.
  • 16:00etan: mus eta partxis lehiaketa Baratzondon.
  • 20:00etan: herriko dantza taldearen emanaldia.

Irailak 20, igandea

  • 10:00etan: karrikabuelta txistulariekin.
  • 11:00etan: ajoarriero lehiaketa.
  • 12:00etan: XXIII. Gazta Lehiaketa.
  • 18:30ean: karrikabuelta kankailuekin eta buruhandiekin herriko trikitilari gazteen laguntzarekin.
  • 19:00etan: gazta eta opil dastaketa eta herriko trikitilari gazteen emanaldia.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun