Alde Zaharra Kultur eta Kirol Elkarteak antolatutako Donostiako Euskal Jaiak pilota txapelketako finalak jokatu zituzten irailaren 10ean, joan den ortzegunean, Donostiako Trinitate Plazako Udal Pilotalekuan. Emakumeen finalean, Mundarroko Zabalak eta Arkupeko Amaiur Martinez Olazabal lesakarrak 22-15 irabazi zieten Balerdiri (Zazpi Iturri) eta Reyri (Alde Zaharra).
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.