Astebuu honetan segituko dute ospakizunek.
Irailaren 18an, ortziralearekin, 17:00etan txokolatea eskainiko da Sainduneko zubian eta iluntzean xingar jatea izanen da.
Irailaren 19an, larunbatean, izanen da egun handia. 13:30ean Kintxo auzoko erraldoiaren bisita izanen da. Ondotik asaua Sainduneko zubian. Arratsaldean mus eta partxis txapelketa, bingo musikatua, toka txapelketa eta mutxikoak. 20:00etatik 22:00etara ogitartekoak afaltzeko aukera izanen da eta egunari akabera emateko, 22:00etan Baratxuri Beltzak taldearen kontzertua eta auzoko DJa.
Irailaren 20an, igandearekin, bukatuko dira bestak; 12:00etan meza izanen da Santa Krutz ermitan eta arratsaldez auzoa txukuntzea.