Mendi buelta Agiñara, bertan gosaria eta ekitaldia, Moltzoko txarangak girotutako poteoa, bazkaria Etxalarko Asau egileen eskutik, bingo musikatua eta Atzarbale elektrotxaranga izanen da zapi horia eramanen dutenen plana larunbatean.
Haurrak 10 euroren truke eskuratu ahal izanen dute bazkariko txartela, helduak eta bazkideak direnak 20 euroren truke eta helduak baina ez bazkideak 25 euroren truke.
Bertze urte batez, Arrano egunera animatzeko gonbita zabaldu du elkarteak.