Atletismo eskolak ate irekien jardunaldia eginen du Lesakan irailaren 22an

Ttipi-Ttapa

Atletismoa modu dibertigarri eta osasuntsuan lagunekin batera probatzeko aukera paregabea.

Super Amara BAT Bidasoa atletiko taldeak irailaren 22an, Lesakako Goiko frontoian, ate irekiak eginen ditu 17:30ean. Bertan, hainbat modalitate landuko dira: abiadura, jauziak, hesiak, jaurtiketak... eta ez da izena eman beharko hauek probatu ahal izateko. Atletismoa probatu eta gustatuz gero izena emateko dei egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun