Hamabi bilera puntu udalerri osoan
Plan honek udalerri osoan hamabi bilera puntu zehaztu ditu: Altzateko Plaza (Illekueta, Matzada eta Zia), Toki Ona aparkalekua (Kaxena, Kanttonberri, Legia ekialdea eta Eztegara ekialdea eta Sunpelttiki), Correoseko aparkalekua (Iturlandeta, Eztegara mendebaldea, Legia mendebaldea, Plaza Zaharra, Legarbidea, Bortziriak eta Ibaialde), Agerran denda ondoko biribilgunea-Telletxea (Agerra eta Bidasoa karrika Ibaialderaino), Zalain auzoko plaza (Zalain), Garatxekoborda (Suspela), Kapera (Dornaku), Maritxenea (Kaule), Meaka (Garaitarreta), Ibardingo autokarabanendako aparkalekua (Ibardin), Bustiolako biribilgunea (Ardanbide, Matxain eta Bustiola) eta Malet (Lizuniaga ingurua), bakoitza bere ebakuazio bide seguruarekin.
Laguntza eta defentsa taldeak
Gainera, boluntarioen larrialdi laguntza taldean (suteen kasuan laguntzen ahal duten edo lagundu nahi duten boluntarioak) edo defentsa taldean (ingurua ezagutzen duten abeltzainak, ehiztariak edo profesionalak, eta traktoreak, ponpak, eta halako tresnak dituztenak) izena eman daiteke noiznahi (bera@bera.eus).