Irailaren 17an, ortzeguna, Bortzirietako eragileak elkartuko dituen foroa eginen da Igantziko Baratzondo elkartean, 19:00etan, UEMAko Irati Odriozola teknikariaren eskutik. Dinamika honekin, eskualdeko mota guzietako elkarte, talde, erakunde eta eragileen babesa eta konpromisoak biltzea bilatuko da, lurgune euskalduna sendotzeko eta euskararen biziberritzea hauspotzeko helburuarekin.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.