Bi txirrindulari, ibilbidearen bertze zati batean.
104 txirrindularik parte hartu dute igandean Beti Gazte elkarteak antolatutako Lesakako Mendi Bizikleta Ibilaldian. Eguraldi bikaina lagun, hiru ibilbide izan zituzten aukeran txirrindulariek. Ibilbide motzak 23,24 kilometro luze eta 770 metroko desnibela zuen eta ibilbide luzeak 37,1 kilometro luze eta 1.482 metroko desnibela. Aurten, berritasun bezala, ibilbide luzea egin dutenek Bizibide zirkuituko zatia egiteko aukera ere izan dute. Aukera honekin, ibilbidea 42,84 kilometroko luzekoa eta 1.800 metroko desnibela izan du.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.