Hasteko, eguna pilates eta kickboxing saioa eginez hasi zuten haurrek, gazteek eta helduek. 10:00etan ireki zuten azoka. Hainbat postu paratu zituzten merkatariek eta ostatuek euren pintxo berezi eta guzi agertu ziren plazara. Trikitixa eta gaita doinurik ere ez zen falta izan. Eguerdian herri kirol jaialdia egin zuten eta ondotik, dantzariak aritu ziren.
Arratsaldean, haurrentzat jarduerak antolatu zituzten eta 18:00etan hasi zen tonbolaren zozketa. 41 sari sorta banatu zituzten, denak Larun Haizpeko bazkideek emandakoak. Aipatu behar da, hiru lagunek bina sari hartu zituztela.
Eguna borobiltzeko, DJarekin musika izan zen.