Hiru saioetan hamaika laguntza
Migrainari aurre egiteko tailerrak bortz saio izanen ditu: urriaaren 19an, 26an eta azaroaren 2an, 9an eta 30ean eskainiko dira Lesakako Osasun Zentroan. Bertako osasun langileak izanen dira saioak emanen dituztenak. 15 urte baino gehiago izatea eta migraina sufritzea tailerrean apuntatu ahal izateko ezinbertzekoak dira.
Prozesu onkologikoetan ongizate emozionalerako taldeko tailerrak berriz, Berako Beralandetan izanen dira irailaren 14an, 21ean, 28an eta urriaren 5ean, 19an eta 26an. 10:00etatik 12:00etara iraungo dute saioak eta Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteko profesionalek eskainiko dute. Minbizia duten pertsonei bideratutako talde tailerra da.
Dementzia eta zaintzan inguruko hitzaldia ere emanen da urriaren 5ean, 16:00etan, Berako Beralandetan. Bertan, zaintzaileen auto zaintza, aldaketen identifikazioaz eta laguntza emozionalaz hitz eginen da. AFANeko profesionalek bideratuko dute zaintzaileei bideratutako saio hau.
Lesakako Osasun Zentroko harrera-zerbitzuan egin beharko du izen ematea.