Asteleheneko txupinazoaren eta mezaren ondotik, hurrengo asteburuan, irailaren 18tik 20ra eginen dituzte bertze ospakizunak
Hurrengo asteburuan segituko dute ekitaldiek. Irailaren 18an, ortziralearekin, 17:00etan txokolatea eskainiko da Sainduneko zubian eta iluntzean xingar jatea izanen da. Irailaren 19a, larunbatean, izanen da egun handia. 13:30ean Kintxo auzoko erraldoiaren bisita izanen da. Ondotik asaua Sainduneko zubian. Arratsaldean mus eta partxis txapelketa, bingo musikatua, toka txapelketa eta mutxikoak. 20:00etatik 22:00etara ogitartekoak afaltzeko aukera izanen da eta egunari akabera emateko, 22:00etan Baratxuri Beltzak taldearen kontzertua eta auzoko DJa. Irailaren 20an, igandearekin, bukatuko dira bestak; 12:00etan meza izanen da Santa Krutz ermitan eta arratsaldez auzoa txukuntzea.