Imanol Epelderen 'Zerbait sartu zait begian' bakarrizketa izanen dute irailaren 13an Lesakan

Ttipi-Ttapa

Imanol Epelde, bertze emanaldi batean.

Ernatu dinamikaren barrenean, Zerbait sartu zait begian bakarrizketa eskainiko du Imanol Epelde zarauztarrak irailaren 13an, igandean 19:30ean, Eskolttiki aretoan. Bortzirietako Euskara Zerbitzuak, UEMArekin elkarlanean eta dinamikaren barrenean antolatutako zikloko emanaldia da.

Igandean 19:30ean hasiko da Ernatu zikloko emanaldia Eskolttiki aretoan

Musika, hitza eta irudia nahasten dituen performance garaikidea da Epeldek aurkeztuko duena. Bizimoduaren abiadura, naturarekiko deskonexioa, zoriontasunaren bilaketa amaigabea, maskulinitatea eta euskara umorez nahasten ditu, publikoa hunkituz eta hausnarrera eramanez.

Epelde bakarrik izanen da oholtzan, baina Merina Griseko Julen Idigorasek sortutako musika ere izanen da, «umorez eta irmotasunez, garai hauek kantatzera eta kontatzera» datorren ikuskizunean. Iraia Elias eta Ainhoa Alberdi dira antzerki zuzendariak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun