Lesakako mendi bizikleta ibilaldia eginen dute irailaren 13an

Ttipi-Ttapa

Aurtengoan hiru ibilbide ere izanen dituzte aukeran Lesakako mendi bizikleta ibilaldian.

Lesakako BTT Ibilaldiaren edizio berri bat antolatu du Beti Gazte elkarteak irailaren 13an. Bi ibilbide izanen ditu aukeran igandeko probak: ibilbide motzak 23,24 kilometro luze eta 770 metroko desnibela izanen du eta ibilbide luzeak 37,1 kilometro luze eta 1.482 metroko desnibela. Aurten, berritasun bezala, ibilbide luzea egiten dutenek Bizibide zirkuituko zatia egiteko aukera ere izanen dute. Aukera honekin, ibilbidea 42,84 kilometrokoa izanen da eta 1.800 metroko desnibela izanen du. Izen-eman daiteke oraindik www.kirolprobak.com atariaren bitartez (edo beheitiko karteleko QR kodearen bidez) eta irailaren 11ko 23:59ak arte egin daiteke.

Laguntzaileak

Irteeran eta helmugan, bidegurutzetan check-in-a egiten, anoa gunean jatekoa eta edatekoa banatzen... dira laguntza beharrezkoa den puntuetako batzuk. Bertze hainbat kontutan ere, nahi den guztian laguntzeko aukera zabaldu dute.

Laguntza emateko prest egonez gero, hurrengo zenbakira idatzi: 626 11 81 23

Edozeinen borondatea laguntza handikoa izanen da ibilaldia aitzinera atera ahal izateko. Laguntzaile izan daiteken edonori ere mezua zabaltzea eskatu du Beti Gaztek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun