Egun osoko egitaraua antolatu du dantza taldeak
Egungo dantzariek eta dantzari ohiek parte hartuko duten emanaldiarekin hasiko dute eguna. Ondotik, Otsanda taldearen muxikoak izanen dira eta berehala, bazkaria izanen da bingo musikatua, jolasak eta txikienentzako marrazkiekin bazkalondoan.
Arratsaldean, ostatua irekiko du dantza taldeak eta Baratxuri Beltzak erromeriarekin izanen dute dantzaldia. Eguna borobiltzeko, afaltzeko aukera eskainiko da eta arratsean zehar musika paratua izanen denez, dantzan jarraitzeko aukera egonen da.
Bazkarirako txartelak dagoeneko eskuragarri daude Purienean irailaren 13 arte. Helduek 25 eurotan eta haurrak 15 euroetan. Alergia, intolerantzia edota dieta bereziak izen ematean bertan abixatuak izan beharko dira.
Bertze aldetik, argazki erakusketa egiteko asmoan du taldeak eta herritarrek etxeetan dituzten argazki zahar, ez hain zahar eta berriak bidaltzeko deia egin dute gureargazkiak55@gmail.com -era.
Berehala ordutegiak eta lekuak sare sozialetan argitaratuko dituzte egitarau zabalarekin batera.
Animatu eta parte hartzeko gonbita zabaldu eta dantza taldearen kamiseta zahar zein berriak jartzeko ere dei egin dute.