‘Lizaietako joan-etorriak’ filma berriz ikusteko aukera izanen dute irailaren 11n Etxalarren

Ttipi-Ttapa

Jendetza bildu zen Larraburua elkartean, 'Lizaietako joan-etorriak' filmaren estreinaldian. Ortziralean, Etxalarko Pello Apezetxea Kultur Etxean ikusteko aukera izanen da.

Hilabeteak pasa dira Etxalarren kontrabando garaian bizitzen zituzten egoerak antzeztu eta bilketa lana hasi zenetik. Herriko hainbat gazte eta kontrabandista ohi elkartu eta Lizarieta inguruan egin zituzten grabaketak eta horien emaitza da Lizaietako joan-etorriak filma. 

Uda hasieran, ekainaren 21ean egin zuten filmaren aurkezpena Larraburuan, elkartea jendez gainezka zela. Orduan ikusteko aukera izan ez zutenek edo berriz ikusi nahi dutenek irailaren 11n izanen dute aukera, Pello Apezetxea Kultur Etxean, ortziralean 18:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun