Herriko Etxeko Plazan izanen da Kubako bikotearen emanaldia ortziralean 20:00etan eta matrikulazio kanpaina zabalik da dagoeneko Bortzirietan
Dana Moyak bi ahizpek osaturiko taldea da D’Capricho, eta gaztelaniaz zein euskaraz kantatzen dute. Kubako poeta onenen letrak ez ezik, zenbait euskal poetaren letrak ere kantatzen dituzte, hala nola Joseba Sarrionandia, Leire Bilbao, Xabier Lete, Jon Gerediaga eta Miren Agur Meabe.
Euskaltegiko matrikulazio kanpaina
Bortzirietako Euskaltegian eta helduen ikastegietan matrikulatzeko epea ireki den honetan, mankomunitateak euskara ez dakiten herritarrak euskaltegian izen ematera gonbidatu nahi ditu, baita herritar guziak ere, oro har, euren euskara maila landu dezaten.
Aurten, Bortzirietako Euskaltegiak berariaz eginen duen matrikulazio kanpaina indartzeko jarduera eta ekitaldiak aurreikusi ditu euskara mankomunitateak, tartean ortziraleko kontzertua. Horretaz gain, irailean udalek bandoa zabalduko dute udalerrian barrena. Irailaren akabailan, euskara mankomunitateak mezua bidaliko die ikastetxe eta guraso elkarteei matrikulazioari eta dirulaguntzei buruzko informazioa euren sareen bidez zabal dezaten.
Mankomunitatearen konpromisoa euskara ikasleak diruz laguntzeko
Aurtengo deialdiak bi talde bereizten ditu, A1 eta A2 mailako ikasleek Euskarabideari eskatu beharko diote dirulaguntza, eta deialdi honek izaera osagarria izanen du. B1, B2, C1 eta C2 mailako ikasleentzat ez da izanen aldaketarik eta urtero bezala eginen dira eskaerak. Banaketa honen arrazoia da gaur-gaurkoz Euskarabidearen deialdiak hasmentako mailetan ia-ia doakotasuna bermatzen duela, eta mankomunitateak sustatu nahi duela Bortzirietako herritarrak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza lerroaren onuradun izatea, deialdi honen oinarrian dagoen doakotasunaren helburuari kalterik egin gabe. Hartara, A1 eta A2 mailako ikasleentzat deialdi honek izaera osagarria izanen du.
Dirulaguntza eskatzeko aholkularitza eta laguntza teknikoa
Dirulaguntza egoitza elektroniko bidez aurkeztu beharra da edo bertzelako ohiko bideak erabilita. Aurtengo deialdian izan diren berrikuntzak kontuan hartuta, euskara zerbitzuak dirulaguntza eskaera egiteko aurrez aurreko laguntza eta aholkularitza eskainiko dizkie herritarrei:
- Arantzan: astelehenetik ortziralera, 09:00etatik 14:00etara, herriko etxean, euskara zerbitzuan.
- Beran: irailaren 18an, ortziralearekin, 09:00etatik 14:00etara, Beralandetan.
- Lesakan: irailaren 21ean, astelehenarekin, 09:00etatik 14:00etara, Eskolttikin.
- Etxalarren: irailaren 21an, ortzegunarekin, 09:00tatik 14:00, herriko etxean (mankomunitatean).
- Igantzin: irailaren 24an, asteazkenarekin, 09:00etatik 14:00etara, herriko etxean.
- Bera: irailaren 30ean, asteazkenarekin, 16:30etik19:00etara, Beralandetan.
- Lesaka: urriaren 1ean, ortzegunarekin, 16:30etik 19:00etara, Euskaltegian.