Manttaleko korrikalariek asteburu pasa ederra egin dute Aragoiko Tena bailaran

Ttipi-Ttapa

Manttaleko korrikalariak Panticosan, animatzera hurbildutako lagunekin eta senideekin batera.

Manttale Lasterketa Taldeko korrikalariak Panticosan hasi eta bukatzen zen Trail Valle de Tenako hainbat modalitatetan parte hartu dute asteburu honetan eta familien eta lagunen laguntza eta animoa ere izan dute Aragoi aldean.

 

Trail Valle de Tena probako modalitate ezberdinetan hartu dute parte, Maddalen Jimenezen hirugarren postu aipagarriarekin

45 kilometroko maratoian parte hartu du Julen Errandoneak, 22 kilometroko lasterketa egin dute Angeltxo Aranibarrek eta Maddalen Jimenezek eta hamar kilometrokoa Haitz Telletxeak. Erreleboka, 80 kilometroko lasterketa osatu dute Mikel Aldazabalek, Oihan Pikabeak eta Mikel Esnaolak.

Manttaleko kirolariak Panticosako helmugan, gauez.

 

Maddalen Jimenez hirugarren

Emaitzen aldetik, Maddalen Jimenezek lortutako hirugarren postua da aipagarriena. 22 kilometroko ibilbidea osatzeko bi ordu, 43 minutu eta 14 segundo behar izan zituen eta podiumeko hirugarren koxkara igo zen. Aitzinetik izan zituen Izaskun Bereau (2.33.37) eta Kiara Angulo (2.42.50).

Maddalen Jimenez (eskuinean) hirugarren izan zen 22 kilometroko lasterketan, Izaskun Bereauren eta Kiara Anguloren gibeletik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun