Etxalarko Udalak usategietako postuen lehen enkantean, 21 postuetatik 18 esleitu dituzte

Ttipi-Ttapa

Aurten 12. postuak sortu zuen lehiarik handiena: 2.052 eurotan hasi zen enkantea eta azkenean 6.932 eurotan esleitu zen

Larunbat eguerdian egin zuten usategietako postuen lehen enkantea. Denera 21 ehiza postu esleitzen zituzten eta horietatik hiru hutsik gelditu dira. Gainerako 18 postuengatik gutienez 48.056 euro bilduko ditu herriak, guztiengatik aurreikusitakoa baino 6.900 euro gehiago. Orain sesta emateko prozedura zabaldu da, eta sei egun naturaleko epea dute (irailaren 11ko eguerdiko 12ak arte) sasoi honetan Iarmendi mendira ehizatzera joan nahi dutenek gaur egin diren behin-behineko esleipenak hobetzeko. Ondotik, bigarren enkantea eginen da irailaren 15ean (asteartea) arratsaldeko 7etan.

12. postuak sortu du lehiarik handiena. Izan ere, 488 tanto jo eta 2.052 euroko hasierako tasazioa 6.932 eurotara ailegatu da azkenerako.

Iaz postu guztiak esleitu ziren lehenbiziko enkantean baina, aurtengoan ,hiru postu hutsik gelditu dira: bi merkeenak (17. postua eta 18. postua) eta baita 15. postua ere. Eta kontrara, Xorilepoko 12. postuak piztu zuen lehiarik handiena eta 2.052 euroko hasierako tasazioa 6.932 eurotan errematatu zuten azkenean.

EHIZA-POSTUEN LEHEN ENKANTEA 2026
Postuak Tantoak
Tasazioa Errematea
1. postua - 1.141,00 1.141,00
2. postua - 1.141,00 1.141,00
3. postua - 2.743,00 2.743,00
4. postua 25 2.138,00 2.388,00
5. postua - 2.743,00 2.743,00
6. postua - 2.138,00 2.138,00
7. postua - 2.743,00 2.743,00
8. postua - 4.056,00 4.056,00
9. postua 25 2.767,00 3.017,00
10. postua - 2.767,00 2.767,00
11. postua - 4.056,00 4.056,00
12. postua 488 2.052,00 6.932,00
13. postua 91 1.807,00 2.717,00
14. postua - 1.141,00 1.141,00
15. postua - 1.141,00 0,00
16. postua - 445,00 445,00
17. postua - 445,00 0,00
18. postua - 445,00 0,00
19. postua 61 1.141,00 1.751,00
20. postua - 2.053,00 2.053,00
21. postua - 2.053,00 2.053,00
    41.156,00 48.056,00

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun