Manifestazioa 13:30ean aterako da Bulebarretik, baina aitzinetik gosaria antolatu du: 09:00etan Berako Espidobaita elkartean eta 09:00etan Lesakako Arrano ostatuan. Apuntatzeko 638 30 08 21 zenbakian egin beharko da.
Gosaldu ondotik, Donostiarako autobusa, 10:30ean Lesakako suhiltzaileen parketik eta 10:45ean Beratik, Euskalduna paretik, aterako da. Joan nahi duenak apuntatzeko zerrendak Espidobaita elkartean eta Arrano ostatuan izanen ditu. Donostiatik bueltatzeko autobusa, berriz, 20:00etan aterako da.