Tailerrak Berako Kultur Etxeko aretoan eginen dira, 18:00etatik 20:00etara, guztira, 10 saioekin osatuz ekimena: irailean, 24an; urrian, 1ean, 8an, 15ean, 22an eta 29an; eta azaroan, 5ean, 12an, 19an eta 26an.
Irailaren 7tik 18ra arte dago izena emateko epea zabalik eta bertan lekua hartu ahal izateko 722 69 30 78 zenbakira deitu beharko dela adierazi du Berdintasun Zerbitzuak. Egonen diren 20 plaza horiek betetzeko orduan, Bortzirietan bizi diren emakumeei* lehentasuna emanen dietela azpimarratu du antolakuntzak, eta izen ematearen gonbita zabaldu diote aitzineko saioetan parte hartu zutenei eta parte hartu ez zutenei ere bai.