Larunbat arratsaldean, Nahia Pikabea beratarrak eta Xabier Sanchez idiazabaldarrak irabazi zuten Luis Mari Apeztegiaren oroimenez egin zen Agerrako 43. Kros Herrikoia. Gipuzkoarrak 19 minutu eta 57 segundoko denborarekin osatu zituen 5,8 kilometroak eta, iaz bezala, berak egin zuen denborarik hoberena Gwendal Larqué eta Hodei Lujanbioren aitzinetik. Nahia Pikabeak, berriz, 24 minutu eta 57 segundoko denborarekin eskuratu zuen garaipena emakumeen artean. Mireia Ostiz gelditu zen bigarren eta Teresa Igoa hirugarren. Denetara, 150 kirolari inguru aritu lasterka Agerran larunbatean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.