'Eder Txikia' liburuaren irakurketa dialogikoa eginen dute Lesakako Liburutegian irailaren 3an

Ttipi-Ttapa 2026ko irailaren 1a

Eder Txikia liburuaren irakurketa dialogikoa eskainiko dute Lesakako Liburutegian irailaren 3an, ortzeguna, 11:30ean, sei eta zortzi urte bitarteko haurrentzat. Irakurketara joan ahal izateko izena eman beharko da liburutegian eguna baino lehen eta pertsona heldu batekin joan beharko dira irakurketara apuntatutako umeak. Emozioak, adiskidetasuna eta elkartasuna landuko dira irailaren hirugarrenean maiatzaz geroztik eskaintzen ibili diren tailerrak borobiltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun