Aktibitateetan izen emateak
- Irailak 14-15-16: Abonatuen izen emateak
- Irailak 17: Lekua lortu baino nahi ez den aktibitateari uko egitea
- Irailak 18: Egun solteetako aktibitateetan izen ematea
- Irailak 19: Lesakako ez abonatuek izen ematea
- Irailak 21: Bortzirietako ez abonatuen izen ematea
- Irailak 22: Bortzirietatik kanpoko ez abonatuen izen ematea
Astean 5 saio eginez gero, % 15eko deskontua eginen da eta astean 6 saio eginez gero, % 20ko deskontua.
Igeriketan izen emateak
- Irailak 14-15-16: Abonatuen izen emateak
- Irailak 19: Lesakako ez abonatuek izen ematea
- Irailak 21: Bortzirietako ez abonatuen izen ematea
- Irailak 22: Bortzirietatik kanpoko ez abonatuen izen ematea
Saioetako lekuak banatzerakoan ohiko prozedura segituko dutela adierazi dute kiroldegiko arduradunek: Abonatuen kasuan, zozketa bidezko metodoa eta ez abonatuen kasuan hurrenkeraren arabera, hau da, ailegatze ordena erabiliko da.
Aurten ere eskaintza zabala izanen da bai heldu, haur eta gazteentzat
- Helduen aktibitateak (≥16): aquagym, gimnasia, pilates, ziklo indoor, entrenamendu suspentsioa, entrenamendu funtzionala, igeriketa entrenamendua, aquarunning eta entrenamendu funtzionala.
- Helduen igeriketa (≥16): helduak hobekuntzan, helduak hastapena eta helduak.
Bertzetik, gimnasioa ere zabalik egonen da ikasturte osoan.
- Gazteen aktibitateak (11-15 urte): ziklo gazte(2011-2013an sortutakoak), igeriketa eskola (2011-2016an sortutakoak), multikirola 2(2014-2016 sortutakoak).
- Haurren aktibitateak (0-10 urte): multikirola 1 (2017-2019 sortutakoak)
- Haurren igeriketa (≤16 urte): mailaren arabera sailkatuak
- Bebe
- 2-3 urte
- Marmoka
- Olagarroa
- Pinguino
- Balea
- Izurdea
Abonamenduak ere eskaintzen ditu Lesakako Udal Kiroldegiak
- Bonuak:
- Urteko bonua
- Urteko bonu familiarra
- Neguko bonua
- Adina:
- Haurrak
- Gazteak
- Helduak
- Bertzeak
Informazio gehiagorako deitu 948 63 74 00 telefonora, idatzi kiroldegia@lesaka.eus-era edo begiratu www.lesakakoudalkiroldegia.eus web orria.