95 ibilgailu atera ziren larunbatean Agiñako maldan, inoiz baino gehiago, eta horietatik 64k lortu zuten lau txandak bukatzea
Sailkapen orokorrean, Ardatz Motorsport Kirol Klubeko Aitzol Apalantza eta Virginia Reguero nagusitu ziren, BMW M3 E36 autoarekin (24.53). Banaz bertze, orduko ia 90 kilometroko abiaduran ibili ziren (89,68 km/h). Bigarren, eskuderia bereko Iker Etxeberria eta Miguel Narvaez izan ziren, hauek ere BMW M3 E36 autoarekin (24.58). Hirugarren postuan gelditu ziren Kastinparro Racing eskuderiako Gorka Antxustegi eta Mirari Arruti, Renault Clio Williams autoarekin (25.05).
Ikusi hemen sailkapen orokorra
Ibilgailuen klaseen araberako sailkapenei dagokienez, lehen klasean Ikullu Razing taldeko Mikel Kortatajarena eta Bet Anzizar (Citroen Saxo); bigarren klasean Eme Automobilismo Kirol Klubeko Iraitz Olariaga eta Oihane Uranga (Honda Civic); hirugarren klasean Ziharka Sport taldeko Sabier eta Andrea San Miguel Erdozia anai-arrebak (BMW 325I) ; laugarren klasean Kastinparro Racing taldeko Garikoitz Lopez eta Urko Pagoaga (Citroen Saxo 16V), bosgarren klasean Aitzol Apalantza eta Virginia Reguero (BMW M3 E36); seigarren klasean Jaizkibel Eskuderiako Joseba Sanchez eta Ian Rodriguez (Mitsubishi Lancer Evo IX)); bederatzigarren klasean Mendiora Racing taldeko Rafael Diaz eta Xabi Petralanda (BMW M3 E30) eta hamargarren klasean Ikullu Razing taldeko Mikel Nazabal eta Patxi Altuna (BMW 325I E36).
Asfaltoko Focus Copa eta kopilotu junior onena
Asfaltoko Focus Kopako ibilgailuei dagokienez, Ziharka Sport taldeko Markel Eizagirre eta Julen Barrondo izan ziren bizkorrenak, Malerreka Sport taldeko Xabi eta Irati Gerendiain anai-arrebak bigarren eta Ziharka Sport taldeko Borja de la Linde eta Juan Carlos San Jose hirugarren.
Kopilotu junior onenaren saria Ziharka Sport taldeko Araitz Ortega Urdanpilletak eskuratu zuen, Mikel Guruchet gidari zuela.
Proba bukatu eta sariak banatu ondotik, antolatzaileek eta hainbat parte hartzailek afaria izan zuten Arranon eta, eguna borobiltzeko, musika izan zuten plazan The Malclom Young Band taldearekin.