Euskal Herriko Emakumezkoen Aizkolari Txapelketan podiumera igo da Nerea Sorondo

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 31

Euskal Herriko Emakumezkoen Aizkolari Txapelketako podiuma larunbatean Berriozarren: Oihana Fernandez de Barrena txapeldun lehen aldiz, Nerea Arruti bigarren eta Nerea Sorondo beratarra hirugarren, bertze finalistekin batera.

Hirugarren izan zen beratarra, segundo berean lana bukatu zuten Oihana Fernandez de Barrena txapeldunaren eta Nerea Arruti txapeldunordearen gibeletik.

Euskadiko Herri Kirol Federazioak antolatutako Euskal Herriko Emakumezkoen Aizkolari Txapelketako finala jokatu zen larunbatean Berriozarren. Berako Nerea Sorondo Maritorena, iazko txapelduna, bertan izan zen eta meritu handiko hirugarren postua eskuratu zuen. Halere, lehiarik ikusgarriena bi lehenbizikoek eskaini zuten eta ia denbora berean, ezin estuago bukatu zuten lana Oihana Fernandez de Barrena txapeldunak (19.30.357) eta Nerea Arruti txapeldunordeak (19.30.36). Segundo ehunekoek erabaki zuten txapela eta Oihana Fernandez de Barrenak lehen aldiz lortu du Euskal Herriko txapeldun izatea.

Nerea Sorondok bi lehenbizikoek baino minutu eta 22 segundo gehiago behar izan zituen (20.52), baina lan ederra egin zuen eta kanporaketako arantzatxoa kendu zuen.

Hiru lehenbizikoetatik dezente gibelerago, laugarren izan zen Uxue Ansorregi (23.49), bosgarren Irati Astondoa (26.49) eta seigarren Lucia Orbe (28.01).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun