Ehun urte bete ditu Anastasia Ariztegi Iribarren lesakarrak

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 31

Ehun urte bete dituen Anastasia Ariztegi, alabarekin, suhiarekin eta Lesakako alkatearekin, joan den ortziralean.

Ehun urte bete zituen Anastasia Ariztegi Iribarren lesakarrak joan den ortziralean, abuztuaren 28an. Anastasiak, bere alabarekin eta suhiarekin ospatu zuen eta Ladis Satrustegi Lesakako alkatearen bisita ere izan zuen, herritarren guzien izenean zorionak emateko. «Mende oso bateko bizipenak atzean dituela, Lesakaren eta bertako herritarren historia ere bere bizitzako oroitzapen parte» dela gogorarazi zuten eta egun berezi honetan zoriondu, eta urte hauetan guztietan «gure herriari egindako ekarpena» eskertu nahi izan diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun