Lesakako osasun zentroak migrainari aurre egiteko tailerrak eskainiko ditu urrian eta azaroan

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 28a

Migraina duten guztiok parte hartzeko aukera izango dute

Lesakako Osasun zentroak migraina sufritzen duten pertsonentzako tailerrak eskainiko ditu urrian eta azaroan zehar Lesakako Udalean dagoen erabilera anitzeko gelan. 

Urriaren 19, 26 eta azaroaren 2, 9 eta 30ean, Lesakako Osasun Zentroko Osasun-langileen eskutik, ordu eta erdi iraungo duten migrainei aurre egiteko tailerrak emanen dira. Baldintza zehatzak jarri dituzte izena eman ahal izateko: 15 urtetik gorakoa izatea, migraina edukitzea eta saioetara bertaratzeko konpromisoa hartzea. Izen-ematea Lesakako Osasun Zentroko harrera-zerbitzuan eman beharko da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun