'A mi manera' dantza ikuskizuna eskainiko da Harriondoa Kultur Etxean abuztuaren 28an

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 27a

Sormen prozesuan zehar herria ere ikertzen ibili dira

A mi manera izena hartzen duen dantza ikuskizuna eginen da Lesakako Harriondoa kultur etxeko Txokobiko aretoan bihar 18:00etan. 

Bi dantzarik sortutako ikuskizuna da A mi manera. Zehazki, Saioa Iraizoz eta Meli Álvarez dantzariek sortutako ikuskizuna, Nafarroako kulturako DNA programatik jasotako laguntzari esker. Bi dantzariek, A mi manera izenarekin borobildu dute mugimendua oinarritzat duen ikuskizuna. Ikuspuntu pertsonalak eta Nafarroako dantza garaikidea uztartuz, plazaratzen dituzte Iraizoz eta Álvarez-ek elkarlanean sortutako dantza eta iritziak.

Abuztuaren 4an hasitako sormen prozesuari amaiera emateko, abuztuaren 28an 18:00etan egin dute hitzordua Lesakako kultur etxeko oholtza gainean. Abuztuan gorpuzkera, begiradaren erabilera, hizkuntza eta bertze hainbat kontuen inguruan hausnartzen, ikertzen eta sakontzen ibili ondotik, bertze dantzariekin batera eskainiko dute bihar elkarlanean sortutako obra. 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun