Lesakako Beti Gazte laguntzaile bila aurtengo BTTrako

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 27a

Aurten ere laguntzaileak behar dituzte BTT ibilbideko puntu zehatzetan egoteko.

Lesakako Beti Gazte aurten antolatutako BTT ibilaldirako boluntario bila dabil. Irailaren 13an eginen da Lesakan ohituraz antolatzen den BTT ibilaldia, eta egiten den mendi birako hainbat puntutan laguntzaileak behar ditu kirol elkarteak.

Irteeran eta helmugan, bidegurutzetan check-in-a egiten, anoa gunean jatekoa eta edatekoa banatzen... dira laguntza beharrezkoa den puntuetako batzuk. Bertze hainbat kontutan ere, nahi den guztian laguntzeko aukera zabaldu dute.

Laguntza emateko prest egonez gero, hurrengo zenbakira idatzi: 626 11 81 23

Edozeinen borondatea laguntza handikoa izanen da ibilaldia aitzinera atera ahal izateko. Laguntzaile izan daiteken edonori ere mezua zabaltzea eskatu du Beti Gaztek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun