Ane Elzaurdia Mendiberri bikain ibili da Italian Alpeetako ETC lasterketan

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 27a

Ane Elzaurdia proba bukatu berritan, Domusa Tenik Lanako taldekideekin.

Courmayeur herrian abuztuaren 25ean jokatutako proba bukatu zuten 1.336 kirolarien artean 155. postuan sartu zen beratarra, 28. emakume seniorren artean.

Egunotan eginen den Ultra Trail Mont Blanc (UTMB) lasterketa entzutetsuaren atariko, 15 kilometro luze eta 1.200 metroko desnibel positiboa duen ETC lasterketa egin zen abuztuaren 25ean Italiako Alpeetako Courmayeur hirian. Guztira, 1.336 kirolarik bukatu zuten proba eta guzi horien artean 155. izan zen Domusa Teknik Lana taldeko Ane Elzaurdia Mentaberri beratarra. Senior mailako emakumeen artean 28. postua eskuratu zuen. Ordubete, 58 minutu eta 34 segundo behar izan zituen proba burutzeko.

Ane Elzaurdia, taldekideekin eta babesa ematera hurbildutako Berako kuadrillako kideekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun