Berako aizkolariarekin batera, Oihana Fernandez de Barrena, Nerea Arruti, Uxue Ansorregi, Lucia Orbe eta Irati Astondoa lehiatuko dira. Seina enbor moztu beharko dituzte: 54 ontzako bina, 45 ontzako bina eta 36 ontzako bina.
Euskadiko Herri Kirol Federazioak antolatutako Euskal Herriko Emakumezkoen Aizkolari Txapelketako finala jokatuko dute abuztuaren 29an, larunbatean 18:00etan hasita Berriozarreko Ilargi plazan. Berako Nerea Sorondo Maritorena, gaur egungo txapelduna, betan izanen da. Berez, zazpigarrena izan zen kanporaketan, baina Laiene Pikabeak ezin izanen du parte hartu finalean eta bere lekua hartuko du Berako aizkolariak.
Berako aizkolariarekin batera, Oihana Fernandez de Barrena, Nerea Arruti, Uxue Ansorregi, Lucia Orbe eta Irati Astondoa lehiatuko dira. Seina enbor moztu beharko dituzte: 54 ontzako bina, 45 ontzako bina eta 36 ontzako bina.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.