Ia ehun ibilgailuk espero ditu Ziharka Sport Eskuderiak larunbatean eta afaria eta musika ere izanen dira
Hogeita hirugarren edizioa beteko du aurten Agiñako errepidean egiten den probak eta ohi bezala, gidariek lau txanda egin beharko dituzte Agiñako errepidean goiti eta beheiti, 9,3 kilometroko ibilbidean (37,2 kilometro guztira). Abuztuko azken larunbat goizean, 11:00et<n itxiko dute errepidea eta 12:0etan abiatuko da lehen parte-hartzailea. Sari banaketa arratsaldean eginen dute plazan.
Afaria Arranon eta musika
Motor kontuez gain, besta ere izanen da larunbatean Lesakan, Rallysprintaren harira. 21:30ean afaria izanen da Arranon. Apuntatzeko 687 95 70 83 telefonora deitu behar da. 22:30ean, berriz, kontzertua izanen da plazan, The Malcolm Young Band taldearen eskutik.