Hilabete honetan, Arantzan, Beran, Etxalarren, Igantzin eta Lesakan egin ditu geldialdiak Bortzirietako Hiri Hondakinen Zerbitzuko informazio mahaiak. Aste honetan, adibidez, Igantzin, Arantzan eta Lesakan izan da.
Heldu den astelehenean, berriz, abuztuaren 31n, goizez, 09:00etatik 14:00etara Arantzako plazan izanen da eta arratsaldez, 16:00etatik 21:00etara, Lesakako plazan. Biharamunean, irailaren 1ean, Berako Eztegara karrikan paratuko dute mahaia, 16:00etatik 21:00etara.