Artikutzara mendi ateraldia antolatu du Lesakako Beti Gaztek abuztuaren 28an

Ttipi-Ttapa 2026ko abuztuaren 26a
Artikutzako besta egunean parte hartzeko aukera izanen dute Beti Gazteko mendizaleek, oinez joanda.

Urtero bezala, heldu den abuztuaren 28an (ortziralea), Artikutzara mendi irteera antolatu du Lesakako Beti Gazte elkarteak, San Agustin eguneko ospakizunaren harira. Plaza Zaharrean elkartuko dira 08:00etan eta oinez abiatuko dira Artikutzara. Buelta ere oinez eginen dute. Beti Gaztek ez ditu bere gain hartuko gerta daitezkeen istripuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun